Goitibeheran eta eskubaloian eman diote hasiera gaztetxoenek domekari

0
785

Musakolako San Isidroek ez dute etenik, domeka ere ekintzaz beterik dator. Goizean goizetik umeak kirola egiten ibili dira etenik gabe eta gainera, atzoko beroa alde batera utziz, giro paregabea egin du, lainotsu, epel eta euririk gabe.

Dozena erdi goitibehera elkartu dira aurten eta lehia bizian ibili dira gaztexoak, beherantza eta batzuetan, gorantza ere bai. Hori bai, lagun giroa nagusitu da eta amaieran, denek jaso dute domina bana sari bezala. Ondoren hamaiketakoa ere jan dute indarrak errekuperatzeko.

Bestetik, 4×4 eskubaloi txapelketa ere jokatu dute haurrek. Gogotsu ibili dira hauek ere jolasean 4 kantxatan, bi Estrellako garajeak dauden plazan eta beste biak Santa Teresa Ikastolan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen