Goikobaluk kontzertu solidarioa emango du Harremanen alde

0
284

Testua: Harreman. Argazkia: MB artxiboa.

Datorren otsailaren 17rako, ostirala, arratsaldeko 20:00etan Arrasateko San Juan Bataiatzailearen Parrokian, Goikobalu Abesbatzak Harreman GKEk antolatzen duen Kontzertu Solidariorako errepertorio zabala prestatu du.


Hauek dira parte hartuko duten abesbatzak: Goikobalu, Goikobalu Txiki eta AGA (Arrasateko Gazte Abesbatza). Kontzertu honetarako, arreta handiz, beren errepertorioko onena prestatu dute.


Helburu argia duen kontzertua: mota guztietako ezbeharrak pairatzen dituzten eta premia larriko egoerak bizi dituzten planetako eremuetako pertsonak ezagutaraztea eta laguntzea.


Horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu Harreman GKEren izenean, abesbatz horietako kideen ekarpen paregabeagatik. ¡¡¡¡ MILA ESKER DENORI!!!


Harreman-ek abesbatz bikain hauek entzutera eta minutu batzuk musikaz gozatu ahal izateko egiten duten ahalegina baloratzera gonbidatzen zaituztegu Arrasateko pertsona guztiok.
Kontzertu honen bidez, HARREMANek hainbat pertsona eta erakunderi jakinarazi nahi dizkie INDIA eta MOZAMBIKEn pertsona askori etorkizun duinagoa izaten laguntzen dieten proiektuak. Eta gainera proiektu horietan bazkide edo laguntzaile gisa parte hartzera animatzen zaituztegu.


Azpimarratu nahi dugu bildutako diru guztia honako helburu hauek dituzten proiektuetara doala: Mozambiken, Mundukideren eskutik, nekazariekin batera lan egiten da nekazal ekoizpena hobetu eta areagotu dezaten, horrela bere bizi kalitatea pixka bat hobetzeko. Proiektuaren koordinatzaileak gogorarazi digu “miseriatik pobreziara igarotzeko lanean ari garela”.


Eta Indiako harrera-etxean, familia oso pobreetako 200 haur baino gehiago artatzen dira, eta etorkizun duinagoa izan dezaten elikadura, heziketa eta osasun arreta eskaintze zaie. Zuzendariak gogorarazi digu “inork ezin diela guztiei lagundu, baina guztiok lagun diezaiokegula norbaiti”.


Bi proiektuetan, pandemiak larriagotu egin du bizirik dirauten egoera latza. Jasotzen ditugun laguntza ekonomiko guztiak gure helburuarekin jarraitzera animatzen gaituzte: behartsuenei laguntzeko jarduerak lantzen eta antolatzen.


Kolaboratzaile guztiei gogorarazi nahi dizkiegu HARREMAN GKEk jarraipen zorrotza egiten duela jasotako funtsen erabilerari buruz, eta zuzenean proiektuetara joaten direla, ez dagoela bitartekaririk eta ez dagoela egitura-gasturik. Harreman-en kide guztiok boluntarioak gara, eta mundu justuago, jasangarriago eta solidarioago bat pertsona guztientzat lortzeko beste asmorik ez dugu.


Eta gardentasunari begira, urtero egiten dugu proiektuarekin zerikusia duten alderdi guztien deskargu publiko eta zehatza.


¡¡¡¡ MILA ESKER!!!! ZUEN ZAIN GAUDE

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen