Goikobaluk urteroko kontzertu solidarioa eskainiko du Harremanen alde

0
650

Kartela: Harreman / Argazkia: MB artxiboa

Harreman GKEk antolatuta, Goikobaluk urteroko kontzertu solidarioa emango du, ostiralean, otsailak 28, San Juan Bataiatzailearen Parrokian, 20:00etan.

Kontzertuan Goikobalu osatzen duten talde denek parte hartuko dute; Goikobalu Izartxoak, Goikobalu Txikik, Arrasate Gazte Abesbatzak eta Goikobalu Abesbatzak. Errepertorio zabala prestatu dute.

Harreman GKE eta honek aurrera eramaten dituen Mozambikeko eta Ankur-Indiako proiektuak babestu eta mota guztietako ezbeharrak pairatzen dituzten eta premia larriko egoerak bizi dituzten planetako eremuetako pertsonak ezagutaraztea eta laguntzeko helburua izango du ekitaldiak. Horregatik, Harreman eta Goikobaluk herritar denak animatzen dituzte bertaratzera.

Harremanek bi proiektu hauek zertan dautzan azaldu du “Mozambiken, Mundukideren eskutik, nekazariekin batera lan egiten da nekazal ekoizpena hobetu eta areagotu dezaten, horrela bere bizi kalitatea pixka bat hobetzeko eta Indiako harrera-etxean, familia oso pobreetako 200 haur baino gehiago artatzen dira, eta etorkizun duinagoa izan dezaten elikadura, heziketa eta osasun arreta eskaintze zaie”.

Jasotako funtsen inguruan ere mintzatu da Harreman: “Kolaboratzaile guztiei gogorarazi nahi dizkiegu Harreman GKEk jarraipen zorrotza egiten duela jasotako funtsen erabilerari buruz, eta zuzenean proiektuetara joaten direla, ez dagoela bitartekaririk eta ez dagoela egitura-gasturik. Harreman-en kide guztiok boluntarioak gara, eta mundu justuago, jasangarriago eta solidarioago bat pertsona guztientzat lortzeko beste asmorik ez dugu. Gardentasunari begira, urtero egiten dugu proiektuarekin zerikusia duten alderdi guztien deskargu publiko eta zehatza”.

.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen