Goikobalu eta Telleri abesbetzek kontzertua eskainiko dute larunbatean, arratsaldeko 19:30ean San Frantzisko elizan. Oraingoan Errenteriako abesbatzak bisitatuko du Arrasate, eta azaroan Arrasatekoa itzuliko dio bisita.
Beheko testua eta kartela: Goikobalu.
Ilusio eta abesteko gogoa zirela 2008an Telleri Abesbatza sortu zen. Ordu ezgeroztik, Karlos Rodriguez Albistur zuzendaritzapean, kantuak daraman guztiarekin, alkartasuna, talde lana, esfortzua, eta disziplinak, emaitza ezin hobea eman dute, eta denbora guzti honetan, gozatzeko gogoa desioa areagotu, eta gure kantuz jarraitu goza harazten.
Gure errepertorioa, nahiz eta Euskal Herriko folklorean oinarrituta egon, mundo osoko folklorea egiten dugu, eta baita ere, polifonía nahiz sakra edo profanoa abesten dugu.
Denbora guzti honetan, Euskal Herri oro zehar abesten ibili gara hain bat talde ezberdinekin eszenatoki eta mahai partekatzen, beti talde guztien laguntasuna etxera ekarriz. Bizkaiko mendietatik, Nafarroako Erriberaino, abesteak gozoz eta lagunaz bete gaitu.