Goikobaluk kontzertua eta Kale Kantua eskainiko ditu asteon

0
372

Beheko testua: Goikobalu / Argazkia: MB artxiboa.

Goikobaluko txikienek ikasturte amaierako kontzertua eskainiko dute ostegun honetan, ekainak 16, Arizmendi ikastolako Gaztelupe guneko areto nagusian. Bestalde, San Joan jaien egitarauaren barruan, ekainaren 17an Goikobaluko talde guztiak kalera irtengo dira, erdiguneko kaleak KALE KANTUAz girotuz.

Goikobalu Izartxoak eta Goikobalu Txiki taldeek ostegun honetan eskainiko dute ikasturte amaierako kontzertua. Txomin Maidaganen zuzendaritzapean, hauek izango dira eskainiko dituzten kantuak:

Goikobalu Izartxoak

  • Ongi etorri
  • Kapitaina
  • Go fish musikalaren 3 kantu: Ozeano, bete dibertsioz, Rodeoa itsas azpian eta Itsasoko koloreak

Goikobalu Txiki

  • Akai Hana
  • Rock my soul
  • Bizirik gaudelako
  • Iluntzean
  • Music changes the world
  • Ez etsi

Denok batera

  • Los cacharros
  • Ipharadisi

Hurrengo egunean, ekainak 17, arratsaldeko 19:00etan hasita Goikobaluko talde guztiek KALE KANTUAz alaituko dituzte erdiguneko kaleak, hainbat kantu eskainiz.

Goikobaluko ateak zabalik daude musika eta abestea gustatzen zaion herritar ororentzat. Izen-ematerako, hemen kontaktuak: https://goikobalu.com/bookings (*Goikobalu Izartxoen eta Goikobalu Txikiren ordutegiak alda daitezke).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen