Goikobaluk, indartsu, Salve Solstitium musikalki iragarri du

    0
    4247

    Abesbatza, Debako Aitzurirekin, zenbait bakarlarirekin eta orkestrarekin aritu da. Gainera, zenbait dantzarik bat egin dute ‘Errementari Dantza’ pieza eskaintzean. Publikoak San Frantzisko bete du eta txalo beroak eskaini ditu.

    Sanjoanen atarian gara eta solstizioari ongietorria egiten dion kontzertuaren laugarren edizioa izan da gaur.

    Emanaldian ere Debako Aitzuri abesbatzak kantatu du, Xabier Carrillo zuzendari izanik, eta Goikobaluk Iñaki Maidagan.

    Zuzendaritza orokorraz Txomin Maidagan Ruiz gaztea arduratu da, zuzendaritza bizia eskainiz.

    Bakarlari lanetan: Lander Oyanguren tenoreak, Ainhoa Izagirre sopranoak, Vinaixa Gartzia sopranoak eta Hodei Yañez baxuak. Egitarauak honako piezak eskaini ditu:

    Le jardin fèerique – Ma mère l’Oye (Maurice Ravel), Cançó de bres per a una princesa negra (Antonio Rodríguez Sabanes), Barcarola – Les contes d’Hoffmann (Jaques Offenbach) eta Viejo refranero (Idoia).

    Baita ere Jesus Bleibet Meine Freude – Herz und Mund und Tat und Leben BMV 147 (Johann Sebastian Bach), Intermedio – La boda de Luis Alonso (Gerónimo Gimenez), Aita Gurea (Aita Madina), Ich bin der Welt abhanden gekommen – Rückert Lieder (Gustav Mahler) eta Salve Regina (Hilarión Eslava).

    Gainera, kontzertuaren amaieran San Joan Ereserkia eta Errementari Dantza (Jose Ramon Vitoria) eskaini dira.

    Jaietako himnoa kantatzean ikus-entzule ugarik bat egin dute abesbatzekin zein orkestrarekin.

    Halaber, Errementari Dantza eskaintzean zenbait dantzarik bat egin dute musikariekin, eta emanaldiak publikoaren txalo beroak lortu ditu abeslarien, zuzendarien, dantzarien eta musikarien gozamenerako.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen