Goikobalu Txiki eta Euskal Barrok Ensemblek ‘Euskelelea’ eskaini dute

0
1055

‘Euskelelea’ izeneko ikuskizun musikala jendarteratu dute Kulturaten. Areto nagusia jendez bete da, eta garai bateko musikaz gozatu ahal izan dute.

Bigarren bideoa: Kulturate.

‘Euskelelea’ pala itxurako eta ukelelearen antzekoa den musika-tresna dugu, Enrike Solinís-ek sortua. Historia luzeko erreminta da.

“Biscainho-ek Braga-ko (Portugal) katedrala eraikitzera joan zirenean hara eraman zuten beraiekin gitarro edo gitarriko instrumentua, eta handik mundu zabalera zabaldu zen itsasoz, Kanariar irletara (timple), Indonesia (kerengong), Brasil eta Cabo Verden cavaquinho bihurtu, eta Hawain ukelele izena eman zioten”.

“Guk euskelele izena jarri diogu etxera bueltan eta Juan Kruz Igerabidek ondutako ipuinarekin eta Irrimarrak eginiko marrazkiekin euskal jatorriko instrumentuaren bidaia irudikatuko dugu, musika, ahozkotasun eta irudimenaren bidez haur eta gaztetxoentzako istoria erakargarria sortuz”.

Sormen-lan hau gaur arratsaldean Kulturaten eskaini dute Euskal Barrok Ensemble eta Goikobalu Txikik. Haurrek AGAren (Arrasate Gazte Abesbatzaren) kide batzuen laguntza ere izan dute jendaurreko emanaldian. Hona hemen kontzertua bere osotasunean:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen