Arrasate Trikitixa eskolako kide batzuekin batera kalera irtengo dira, kantu eta triki doinuekin musikarien eguna ospatu asmoz.
Azaroaren 22an Santa Zezilia, musikarien eguna, izango da. Goikobalu Abesbatzako txikienek ostegun honetan ospatuko dute, Arrasateko Trikitixa eskolako lagunekin batera musika kalera ateraz.
Arratsaldeko 18:30tan Biteri plazan elkartuko dira. Hainbat kantu eskaini ondoren, kalejiran Sebero Altuberuntz abiatuko dira eta handik, Herriko plazara.