Goikobalu ‘familiak’ elkartasun-kontzertua emango du parrokian

0
554

Emanaldia otsailaren 9an (ostiralean) izango da parrokian, Harremanek antolatuta, eta balioko du Mozambike eta Ankur (India) proiektuak diruz laguntzeko.

Argazkia: Goikobalu artxibokoa.

Kontzertu honetan Goikobalu, Arrasateko Gazte Abesbatza eta Goikobalu Txikik jarriko dute doinua.

Ekitaldi hau posible egingo dutenen artean Arrasateko Harreman Goberuz Kanpoko Erakundea eta Arrasateko Udala daude.

Emanaldi solidarioa datorren ostiralean izango da arratsaldeko 20:00etan San Joan Bataiatzailearen parrokian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen