Goikobalu Abesbatzak irailaren 12an eta 15ean emango dio hasiera ikasturteari eta gaur haur eta gazteentzako ordutegien berri eman du.
- Goikobalu Izartxoak: HH4 eta LH2 artean, astearte eta ostegunetan 18:00-18:45 artean.
- Goikobalu Txiki: LH3 eta LH6 artean, astearte eta ostegunetan 18:45-19:30 artean.
- Arrasateko Gazte Abesbatza (AGA): DBH1-etik aurrera, astelehenetan 18:00-19:00 artean eta hilean larunbat edo igande bat.
Goikobalu Abesbatza (nagusiak)
Bestalde, Goikobalu Abesbatzak (nagusiak) ere hasi du ikasturte berria, eta lehen kontzertua hurrengo astean emango du, ALEk (Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartea) antolatutako eta Gontzal Mendibilek zuzendutako José María Arizmendiarrietaren bizitzari buruzko ‘Hazia’ musikalean hartuko dute parte. Estreinua irailaren 17an izango da, Amaia Antzokian, arratsaldeko 20:00tan.