Urtarrilaren 20an berriz, Arrasateko Institutuko Musakolako eraikinean ‘Aniztasunetik sortuz’ erakusketa inauguratuko da.
Argazkia: Diario Vasco.
Goieskolako jardunaldi pedagogikoen barruan hainbat ekitaldi egingo dira urtarrilaren 15etik 23ra arte Debagoieneko hainbat herritan, Aretxabaleta, Arrasate, Oñati, Aramaio, Eskoriatza, Elgeta eta Bergaran.
Arrasaten bi ekitaldi burutuko dira. Urtarrilaren 16an, osteguna, Arrasate Herri Eskolaren eskutik, arratsaldeko 17:30tik 19:00etara Kulturaten, ‘Dolua’ hitzaldia izango da. Urtarrilaren 20an berriz, Arrasateko Institutuko Musakolako eraikinean ‘Aniztasunetik sortuz’ erakusketa inauguratuko da. Erakusketa urtarrilaren 23ra arte zabalik egongo da arratsaldeko 14:00etatik 19:00etara.
Zuzentzeko: urtarrilaren 20an izango da institutuko erakusketaren inaugurazioa, eta ez 22an.
Kaixo Miren: Lehenengoan jasotako informazioan erakusketa 22an izango zela jartzen zuen. Dagoeneko aldatu dugu.
Eskerrik asko Marijo.