Goienagusiko lagunek Aramaioko bazterrak ezagutu dituzte

0
1061

Testua eta argazkia: Goienagusi.

GOIENAGUSIko lagunek hileroko mendi irteera egin dute gaur. Oraingoan, Aramaioko bazterrak ezagutu dituzte: Azkoaga bidean Salaberri agestoixe eta Santa Ageda ermita ikusi dute. Gero Danborraldera joan dira, bertako ikuspegiaz gozatzeko. San Adrian ermitan hamarretakoa eginda gero, Durakogaindik pasata Kurtzetara jeitsi dira. Eta bertatik, galtzada zaharretik joanez, Gureia auzora, eta gero Aramaiora itzuli dira. 50 lagunek hartu dute parte, umore onez eta eguraldia lagun. Bukatutakoan, jubilatuen etxean izan dute salda eta
mokadua.

Abenduan ez dute egingo irteerarik, eta urtarrillean helduko diote hileroko mendi irteerei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen