Horrela, elkartearen Zuzendaritza ondorengo lagunek osatzen dute egun: Mikel Tatiegi, Jesus Mari Elkoro, Miren Eraña, Esti Mendarozketa, Itziar Arrue, Mari Karmen Belategi, Enrike Blazquez eta Sofia Perez.
Argazkiak: Goienagusi.
Elkarte honek Ohiko Batzarra egin du gaur goizean Kulturateko areto nagusian, 2025 urte honetako bigarrena.
Bertan jorratutako gai nagusia Zuzendaritzaren berrikuntza izan da, Juntara kide berriak sartzea onartuz.
Batzar Okorrak hala erabakita, hemendik aurrera Zuzendaritza ondorengo lagunek osatzen dute:
- Lehendakaria: Mikel Tatiegi
- Lehendakariordea: Jesus Mari Elkoro
- Idazkaria: Miren Eraña
- Diruzaina: Estibaliz Mendarozketa
- Bokala: Itziar Arrue
- Bokala: Mari Karmen Belategi
- Bokala: Enrike Blazquez
- Bokala: Sofia Perez
Zuzendaritza 8 kidek osatzen dute, eta kide bakoitzaren kargualdiak bi urte irauten du. Batzar Orokorrak, ohi duenez, karguen erdia berritu ditu, hau da, lau kargu.
Ondorengo lau lagunek, kargualdia beteta, Zuzendaritza utzi dute Mikel Guenagak, Arantxa Gardokik, Begoña Lejardik eta Marian Perurenak.

Beste puntu batzuk ere jorratu ditu batzarrak:
Bazkideen txostenaren aurkezpena: altak, bajak, herrien araberako distribuzioa, genero araberakoa, azken urteotako bilakaera, …
Urtean zehar egindako jarduerei gainbegiratu bat:
- Hitzaldiak nola antolatu diren, zer erantzun eta zer balorazio izan duten, hizkuntza edo herriaren arabera nola antolatu diren.
- Lantalde bakoitzeko deskargu moduko bat egin dute, arlo bakoitzean konparaketa bat eginaz, jarduera bakoitzak zer erantzun izan duen harrera aldetik, zeintzuk izan diren jendetsuenak eta zeintzuk ez, zeintzuk izan diren baloratuenak, eta zeintzuk jaso duten balorazio baxuena.
- Eta baita, zer kexa jaso dituzten bazkideek egindako balorazioetan.
Batzarra egin eta-gero, Goienagusiren lagunak kafe baten bueltan solastu dira Kulturateko ‘klaustroetan’.




