Goienagusik bere X. urteurrena ospatuko du Kulturaten bihar (asteazkena)

0
239

Testua: Goienagusi.

Dakizuen bezala, X. Urteurrenaren ospakizuna bertan dugu!

Urte  luze hauetan elkarrekin bizi izandako bizipen, ikaspen, partekatzeko intentzioarekin eta ibilbideari bistadizo bat emateko asmoz, prestatu dugun saioa.

Arrasateko Kulturateko areto nagusian elkartuko gara bihar, asteartea, goizeko 11:00etatik 12:30ra.

Hau izango dugu goiz  eder horren egitaraua:

  • Goienagusiko  bazkide eta gonbidatuei ongi etorria
  • Goienagusi elkartearen hasiera eta oraina.
  • Urte hauetan egindako bideari begirada.

Ekitaldiari  kutsu berezia eta doinuz gozatzeko aukera  eman nahiean, gurekin izango dugu Eneritz Urrutia, musikari arrasaterra.

Ondoren Hotel Mondragonen aperitiboa izango dugu, elkarrekin eguna borobiltzeko!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen