Argazkia: MB Artxiboa.
Datorren ikasturtean (2021-2022) GOIENAGUSI elkartearen bazkide izateko eskaerak egiteko epea zabalik dago. Otsailaren 28an izango da, hain zuzen, izena emateko azken eguna.
Eskaera-orria, eta informazio gehiago, elkartearen blog honetan eskura daiteke: Goienagusi.blogspot.com
Modu hauetan aurke zdaiteke eskabidea:
Postaz. Helbidea: GOIENAGUSI, P.K. 4, 20500 ARRASATE
E-mailez. Helbidea: goienagusi@gmail.com
Ekarriz Arrasateko Kulturateko areto nagusira (hitzaldiaren bukaeran 11:30ean)
Ekarriz Bergarako Seminarixora (hitzaldiaren bukaeran, 11:30ean)
Bazkide baten bitartez.
Epez kanpoko eskaerarik ez da onartuko.