Goienagusik Barrika-Algorta ibilbidea egingo du

0
1246

Beheko testua: Goienagusi / Argazkia: Toponimia de Barrika.

  • 2026ko Irailaren 24an (osteguna)
  • Barrikatik Algortara (12 km.)

IBILBIDEAREN AZALPENA

Bizkaiko Itzuliaren GR-123 bideko 14. etapak Plentzia, Barrika, Sopela eta Getxo udalerrietatik igarotzen den kostaldeko ibilbide polita eskaintzen du, 20,4 km-ko luzerarekin eta 500 metroko desnibel metatuarekin. Plentziako udaletxean hasi eta Areetan (Getxo) amaitzen da, Bizkaia Zubi Esekiaren ondoan, eta Bizkaiko Mendi Federazioak birhomologatu egin du 2024an.

GR horren marka zuri-gorriak erreferentziatzat hartuta, guk ibilbide laburrago bat planteatu dugu, 12 km-ko luzera eta 240 metroko desnibel metatua dituena, Barrikako Aisialdirako Eremutik abiatuko gara eta Algortako Ereaga hondartzaren ondoan amaituko dugu.

Ia ibilbide osoa lur soiletik doa, Uribe-Kostako itsaslabarren eta hondartzen ikuspegi zoragarriarekin.

–Barrikatik Algortara, Sopelatik igarota: 12 km.

Barrika udalerriko Elexalde auzoan hasiko dugu ibilbidea, hondartzatik gertu dagoen aparkalekutik. Jarraian, Meñakoz (Barrika), Arrietara (Sopela), Atxabiribil (Sopela), Barinatxe (Sopela) eta, iada Getxon, Gorrondatxe hondartzetatik igaroko gara Azkorriko itsaslabarretara iritsi arte. Aurrera jarraitu, Tunelbokako harrizko hondartza txikia ikusi eta Galea lurmuturreraino iritsiko gara. Itsasargia, Galeako gotorlekua eta Aixerrota errota ikusiko ditugu. Handik Arrigunaga hondartza aldera joko dugu, Getxoko herrigunean. GRren arrastoei jarraituko diegu – Algortako Portu Zaharra zeharkatu ondoren – gure azken punturaino -Ereaga hondartza- iritsi arte.

–Bazkaria: Ereaga hondartza ondoan.

Hondartzatik metro gutxira Tamarises jatetxe ezaguna dago. Bertan, egindako ahalegina ospatzeko, taldeko bazkari goxoaz gozatuko dugu.

XEHETASUNAK

–Ibilbidea: Bizkaiako Kosta (GR-123), Barrikatik Algortara

  • Luzeera: 12 km
  • Desnibela: 240 mt
  • Denbora: 3 ordu eta erdi

–Tracka: WIKILOC

–Gehienezko kopurua: 70 lagun.

–Bazkaria: Algortako Tamarises Jatetxean, Ereaga hondartza aurrez aurre.

–Bidaia: Autobusez.

–Autobusaren ordutegia:

08:00 – Eskoriatza
08:05 – Aretxabaleta
08:15 – Arrasate
08:20 – San Prudentzio
08:25 – Bergara

–Izena emateko egunak: Irailaren 15etik 18ra bitartean

–Prezioa: Bazkideak 28 €; Ez-bazkideak 33 €

–Ordainketak ez dira egin behar zozketa egin eta behin betiko zerrenda argitaratu arte.

  • Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969 (Onuraduna; GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
  • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784 (Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen