Goienagusik antolatuta, Adrian Zelaiak ‘Mundu multipolar baterantz’ hitzaldia eskainiko du

0
515

Argazkia: Ikusle.

Goienagusik antolatuta, urriaren 11ean, astelehena, Ekain Groupeko zuzendaria Adrian Zelaiak ‘Mundu multipolar baterantz’ hitzaldia eskainiko du. Hitzaldia goiezeko 10:00etan izango da Kulturaten.

Hitzaldiaren gaia Geopolitika izando da. Antolatzaileek azaldu dutenez “Azkar, oso azkar, aldatzen ari da mundua. Sobietar Batasuna erori ondoren, Estatu Batuak -Mendebaldea- potentzia hegemoniko bakarra bihurtu ziren, XXI. mendean bere horretan jarraitzeko asmoarekin. Baina 30 urtez bizi izan garen mundu ‘unipolarra’ren ordez, testuinguru berri bat datorkigu. Gorabidean diren beste potentzia batzuk (Txina, Rusia) gero eta gehiago zalantzan jartzen dute Mendebaldeak arlo ekonomikoan, militarrean edo politikoan izan duen lidergoa. Datorkigun etorkizuna ez da aurreikusten genuena.”

Adrian Zelaia hizlaria Ekain Group-eko zuzendaria izateaz gain, Think Tank taldeko zuzendiaria da eta EHUko ekonomia aplikatuko irakaslea. Gainera hainbat argitalpenen egilea da, horien artean 31 liburuena. Idatzi duen azkenengo liburua ‘El futuro de Europa: Bases para un nuevo modelo’ izan da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen