Gobernuz Kanpoko Erakundeetara 56.500 € bideratu ditu Udalak

0
555

11 elkartek egin dute garaiz eskaera aurten. Diru laguntza hauen xedeak dira “Gobernuz Kanpo Erakundeen lana babestu eta sustatzea, garabidean lankidetza programak antolatu eta lortzeko”, baita pobreturiko herrialde eta nazioetan pertsonen baldintza sozio-ekonomikoak hobetzeko ere.

Beheko testua: Udala / Argazkia: Zaporeak.

Diru laguntza deialdia maiatzean egin zuen Udalak, eta eskaerak aurkezteko epealdia uztaila erdialdera bitarte luzatu zen. Epe barruan 11 elkartek burutu zuten eskaera. Diru laguntza gehienez elkartearen gastuen %50 izan daiteke, 15.000 € gehienez. Diru laguntza honako elkarteek jaso dute:

AMS-MSH elkarteak, Nikaraguan dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako prestakuntza-zentroa eta etxea laguntzeko, 6.500 euro.

AMSOGRA elkarteak, osasunari osoko arreta emateko sistema lokala indartzeko Nikaraguako Mendebaldeko landa-komunitateetan, 6.200 euro.

Garabide elkarteak, Amazigen eta euskaldunen arteko lankidetza esparrua jorratzeko, 4.900 euro.

Harreman elkarteak, Mozanbikeko Niassa distrituan nekazal aktibazioaren garapena finkatu elikadura eta diru-sarrerak hobetzeko, 6.200 euro.

Oscar Moreno Solidaritza Batzordeak, El Salvadorko nekazarien familien arnas eta biriketako gaixotasunak izateko arriskua eta ingurumen-narriadura murrizteko, 4.000 euro.

Serso San Viator elkarteak, Jutiapako (Honduras) herri-mugimenduen autonomia indartzeko, 5.900 euro.

ONG Taupadak Elkarteak, Genero ekitatearen sustatzaileen sarea sendotzeko Boliviako Maniqui garaiko tximan komunitateetan, 5.500 euro.

Zaporeak Solidario Garapenerako Elkarteak, Lesbosko (Grezia) errefuxiatuei elikadura duina eta elikagarria emateko eskubidea bermatzeko, 5.500 euro.

Asociación Jorge Adolfo Freyter Romero elkarteak, Kolonbiako krimenen nazioarteko erantzukizuna bultzatzeko, 5.300 euro.

ONG Ayudemos a un niño elkarteak, hezkuntza-proiektua garatzeko Nikaraguako Jardin finkan, 4.000 euro.

Misiones Diocesanas Vascas elkarteak, babesik gabeko giza taldeen elikagai-larrialdiari buelta emateko Bolivian koronabirusaren pandemiaren aurrean, 2.500 euro.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen