Glutenik gabeko gozogintza tailerra egingo da apirilaren 18an bertako produktuen azokan

0
2857

Oporretatik bueltan, apirilaren 18an ospatuko da apirileko bertako produktuen azoka. Hilero bezala, barazki eta tokiko produktuen ohiko postuak ere egongo dira eta otarra zozketatuko da erosleen artean.

Oraingo honetan, berrikuntza gisa, lehenengo glutenik gabeko gozogintza tailerra egingo da eta bertan, parte-hartzaileek ahabi mermelada, granola eta natillak prestatzen ikasiko dute Irrika Gluten freeren eskutik, Ainara Abaso irakasle izango delarik.

Adin guztietara zuzendutako tailerra izango da eta 15 lagunentzat lekua dago. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea BAZen, 943252000 telefonoan edo izenemateak.arrasate.eus webgunean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen