GKS aisialdirako eta kirolerako baldintza hobeak aldarrikatzen ari da

0
741

Gazte Koordinadora Sozialista Arrasaten kirola egiteko aukerak eta baldintzak aldarrikatzen ari da “Aisialdirako eta kirolerako baldintzak borrokatu” lelopean.

Horregatik, pelota ikuskizuna antolatu dute ostiral honetan, martxoak 22. Arrasateko Zaldibar pilotalekuan, 18:00etan jokatuko da Etxezarreta I eta Irasuegi I – Etxezarreta III eta Irasuegi II bikoteen arteko partidua. Ikuskizunaren ondoren, Garaizi eta Amaiurrek kontzertua eskainiko dute.

“Enpresari eta politikariek gazte langileoi ezarri diguten miseriazko bizi ereduaren aurrean borrokatzea eta antolatzea dagokigu. Horregatik, Deba Bailarako GKStik hurrengo asteetan dinamika desberdinak jarriko ditugu martxan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen