Gizonezko batek ustez emakume bat kolpatu du Araba etorbidean

0
4659

Eguerdiko 15:15 aldera, gizonezko batek emakume bati “kolpe batzuk eman dizkio Araba etorbidean”, Ertzaintzak azaldu duenez.

Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertaratu dira, eta ustezko erasotzailea identifikatu dute. “Ez da beharrezkoa izan osasun-zerbitzuek emakumea artatzea”. Arazoa Udaltzaingoaren esku geratu da. Ertzaintzak azaldu duenez, “ez dirudi” emakumeen aurkako indarkeria kasu bat.

Edonola ere, biolentzia matxista jasaten baduzu ondoko telefonoak dituzu eskura:

  • 943 25 20 07 Gizarte Zerbitzuaren ohiko telefonoa 9.00etatik 15.00etara
  • Udaltzaingoaren 943252010 edo 092 telefonoak
  • Larrialdiak 112 eta 900 840111 telefonoa, 24 orduetan (ez du deiaren arrastorik uzten)

Era berean, herritar batek bere komunitatean, familian edo lagunen artean laguntza behar duen emakume edo adingaberen bat ezagutzen badu, deitu egin dezake.

Informazio zabalagoa hemen

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen