Gizonezko batek heriotza mehatxuak bota ditu Nafarroa hiribidean

0
6673

Bere ondoan neska bat negarrez zegoen. Udaltzaingoak eta Ertzaintzak esku-hartu behar izan dute, baina ez da atxiloketarik izan.

Gaur eguerdiko 13:00 aldera gizonezko gazte batek heriotza mehatxuak bota ditu Nafarroa hiribidean, oihuka eta edukiontzi bati kolpeak ematen zizkion bitartean.

Ondoan neska gazte bat atsekabeturik negarrez zegoen. Udaltzaingoaren patruila batek esku-hartu behar izan du, eta gizonezkoak mehatxu egiteari utzi dio.

Bertatik aldendu da, eta errepidea gurutzatu ostean, pasealeku gorritik Deba errekaren ertzera erori da edo bota du bere burua. Antza, kolpe handia hartu du.

Ertzaintzaren patruila bat ere bertaratu da, eta gizonezkoa identifikatu ostean, bere kabuz bertatik joatea baimendu diote.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen