Arrasateko 67 urteko gizon bat hilda agertu da, buruan kolpe bat zuela

0
15927

Gaur goizeko 7:30ak aldera bi gaztek gorpu bat aurkitu dute Loramendi kalean, zehazki Mondragon Unibertsitatearen eta Izarra dorrearen artean. Hilotza bi kotxeren artean zegoen, hildakoaren kotxearen ondoan.

Larrialdi-zerbitzuek 7:45 inguruan jaso dute abisua, eta anbulantzia bat bertaratu egin da, baina ordurako pertsona hilik zegoen, buruan kolpe bat zuela.

Ertzaintzak argitu ahal izan du Arrasateko gizon bat zela, 67 urtekoa. Hipotesi nagusietako bat da “kotxera sartzean edo kotxetik irtetean laprast egin izana, eta zoritxarrez kolpe hilkorra hartu izana”.

“Dena den, autopsia egin arte, eta balizko lekukoei testigantza hartu arte, ezingo da argitu zein izan den heriotzaren arrazoia”. Gorpua Donostiako Polloeko tanatoriora eraman dute autopsia egin diezaioten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen