Gizonezko bat atxilotu dute Aprendices kalean

0
4936

Arrasatear honen bila ari ziren Udaltzaingoa eta Ertzaintza, errekisitoria judizial baten ondorioz. Udaltzainek arratsaldeko 19:25 aldera aurkitu dute.

Epaile batek, errekisitoria batekin, Arrasateko gizon honen bilaketa agindua zuen, Ertzaintzak azaldu digunez. Udaltzaingoak gaur arratsaldeko 19:25ean aurkitu du Mankomunitate ondoko zubiaren inguruan.

Ertzaintzaren bi patruila ere bertaratu dira, eta arratsaldeko 20:10 aldera atxilotu egin dute, delitu batekin zerikusia duelakoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen