Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Otalora kalean

0
1251

Ertzaintza bere bila zebilen, justizia-errekisitoria bat baitzuen bere gain. Atxilotzean bi patruilak parte hartu zuten atzo gaueko 23:15 aldera.

Argazkia: herritar bat.

Ertzaintzak azaldu du gizonezko horrek “aurrekariak eta justizia-errekisitoria bat zituela”, eta horregatik Ertzaintza bere bila zebilen.

Patruila batek atzo gaueko 23:15ak aldera atzeman zuen Otalora kalean, eta beste patruila bat ere bertaratu zen. Gizonezkoa identifikatu ondoren, atxilotu egin zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen