Gizonezko batek aitortu du 12 urteko iloba bortxatu zuela hainbatetan

0
2846

Bortxaketak Debagoieneko herri batean egin zituen, eta epaiketan Akusazioak 12 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu du gizonezkoarentzat.

Indarkeria matxistaren beste eraso baten berri izan da gaurkoan. Bortxaketak 2020ko azarotik eta 2021eko apirilaren artean gauzatu zituen.

Eraso sexualak osaba batek 12 urteko ilobari egiten zizkion amonaren etxebizitzan, Debagoieneko herri batean, bakarrik geratzen zirenean.

Hasieran ukituak egin zizkion eta ondoren bortxaketa larriagoak, hainbatetan. Gainera gizonezkoak adingabea mehatxatzen zuen ezer konta ez zezan.

Alabaina, neskatilaren ikaskideak eta irakasleak bere kinka larriaz ohartu ziren. Azkenik, adingabeak bere tutoreari sufritutakoak azaldu zizkion. Gainera, neskatila bortxatzaileak bere anaiari gauza bera egitearen beldur zen.

Ikastetxeko tutoreak neskatilaren ama egoeraz ohartarazi zuen. Auzipetuak delituak aitortu egin ditu gaur goizean, Gipuzkoako Probintzia-Entzutegiko epaiketan.

Akusazioak berarentzat 12 urte, 6 hilabete eta egun bateko kartzela zigorra eskatzen du, baita 30.000 euroko kalte-ordainak eta 10 urteko zaintzapeko askatasuna ere.

Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek, ondoko laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, telefono zenbaki hauetan:

  • Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
  • Larrialdiak: 112
  • Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan.
  • Arrasateko Emakume Txokoa: 943 79 41 39
  • Arrasateko Gizarte Zerbitzuak: 943 25 20 07. Ez da urjentziazko kasuetan bertara deitzeko baina bai beste uneetarako.

Indarkeria matxistaren biktimek arreta zerbitzua jaso dezakete

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen