Gizon batek 3.650 € ordaindu beharko ditu adingabe baten aurrean masturbatzeagatik

0
1433

Epaiak azaltzen duenez, indarkeria matxistaren bi eraso egin zizkion adingabeko emakume bat, bizilagun bat, iaz Arrasaten.

Argazkia: MB artxiboa.

Indarkeria matxistaren beste bi eraso izan ziren iaz Arrasaten. Lehen erasoa goizaldeko 02:00 aldera egin zuen:

Gizona bere etxebizitzan zegoen eta leihotik begiratu zuen 16 urteko bizilaguna pareko etxebizitzan zegoela.

Gizonezkoak “bere nahi lizuna asebetetzeko”, bere zakila erakutsi zion, eta bere aurrean masturbatu zen, jakinik emakumezkoa “adingabea zela” eta erasotzailea “begibistan zegoela erabat”.

Bi hilabete geroago, baita goizalde batean ere, sexu-erasoa errepikatu zuen, adingabearen aurrean masturbatuz.

Gertaera hauek exhibizionismo-delitu jarraitutzat onartu dira, eta akusatuak onartu egin zituen, bi aldeek akordio bat lortze aldera.

Epaitegiak ebatzi du erasotzaileak adingabeari 500 € ordaindu beharko dizkiola eta 3.150 euroko isun bat ordaindu beharko duela.

Erasoen biktimek edo erasoen lekuko direnek ondorengo laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:

  • Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
  • Larrialdiak: 112
  • Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen