39 urteko gizon batek bi arrasatear zauritu ditu tiroz, bat larriki, Aretxabaletan

5
11349

Azken argazkia: Mondraberri / Beste argazkiak eta bideoak: zenbait herritar.

Erasoa gaur goizaldeko 06:00 aldera egin da Mitarte kaleko kantoi bateko taberna-diskoteka baten kanpoaldean. Ertzaintzak azaldu digu gizonezko bat atxilotu dutela bi gizon zauritzeagatik. Bi lagun hauek arrasatearrak direla jakin ahal izan dugu.

Gizonezkoak pertsonetako bat larriki zauritu du, eta Gasteizko Ospitale batera eraman behar izan dute. Ondoren ebakuntza egin diote. Gizonezkoak erasotutako beste pertsonak ez ditu zauri hain larriak izan, eta Arrasateko Ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak ustezko erasotzailea atxilotzeko, goizean dispositibo berezi bat egin du handik gertu, Mitarte kaleko etxe baten inguruan.

Atxilotutako gizonezkoa 39 urteko aretxabaletar bat da. Goizean zehar hainbat ertzainek erasoaren ingurua miatzen jardun dute, eta ikerketa zabalik da.

Ertzaintzak adierazi digu atxilotua komisaldegian dutela, eta epailearen esku utziko dutela.

Aretxabaletako Udalak ondorengo adierazpena plazaratu du: “Gaur gauean gertatutakoaren harira, Aretxabaletako Udaletik gure kezka adierazi nahi dugu. Era berean, zauritutako pertsonei eta familiei gure elkartasuna adierazi nahi diegu eta lehenbailehen sendatzea espero dugu. Azkenik, argi utzi nahi dugu, gure herrian ez ditugula horrelako gertakari edo jarrerak onartuko”.

Albistea osatzen gabiltza

5 IRUZKIN

  1. Lotxagarria.. non dago ertzaintzaren kontrola? Denak oportetan?? Norbaitek nota hartu behavior du . Eta erantzunkizunak hartu hay ezin dugu onartu geroz eta lizkar gehiago daude gure inguruan eta piliziak es du ezer ere egiten aski da.

  2. Poliziak egiten du berea egin behar duenean… juztizia eta legeak dira hemen falletan dauena… legiak eta bere aplikatzeko moduak..!!
    Guk ere Ez dakigu gure ondoko bizilagunak zer gordetzen duen etxean… edo zuk Bai?

  3. Nik ez dakit zer gertatzen ari den baina azkenaldian Arrasaten danetik ikusi dou, baserri bat erretzen, San Andresen etxietan lapurretak, oin bi arrasatear arma batekin zaurituta…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen