Gizon bat atxilotu dute Hiruki plazan ustezko eraso matxista batengatik

0
2918

Mondraberrik jakin ahal izan duenez, atxilotua Arrasateko erlijio bateko buruetako bat da. Erasotutako emakumea badaezpada ospitalera eraman du Ertzaintzak.

Eguerdiko 12:00 aldera pertsona batek larrialdi zerbitzuei abisua eman die, ustezko eraso baten harira.

Ertzaintzaren bi patruila bertaratu egin dira San Andresko Hiruki plazako etxe batera, Araba etorbidearen ondoan.

Gizon bat atxilotu dute, erlijio musulmaneko Arrasateko buruetako bat, ustezko indarkeria matxistarengatik.

Erasotutako emakumeak ez zuen itxuraz arazo fisikorik baina badaezpada Ertzaintzak Ospitalera eraman du, lesio partea egin diezaioten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen