Gizon bat atxilotu dute, borra erabilita, ustez atentatu delituagatik

0
5109

Bideoa: herritar bat.

Atzo, igandea, arratsaldeko 16:00ak aldera “gizonezko batek istilu bat eragin zuen lokal batean, eta bertako bezeroak molestatzen aritu zen”, Ertzaintzak azaldu duenez.

Gutxienez Ertzaintzaren bi patruila San Andres auzora bertaratu ziren, eta gizonezkoa atzeman zuten Garro jenerala kalean.

Berarekin zeuden beste pertsona batzuk ere gerarazi zituzten, paretaren aurka jarri zituzten, eta agindu zieten, arma zuririk bazuten, lurrera bota zitzatela.

Gizonezko bat erresistitu egin zen eta ertzainei aurre egin zien. Ertzaintzak borrarekin kolpatu eta lurrera bota zuten.

Ertzaintzak azaldu duenez, gizonezkoak ustez autoritatearen aurkako “atentatu delitu” bat egin zuen, “dirudienez agenteak erasotzeko saiakera egin zuelako”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen