Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Bergaran

0
784

Ertzaintzak azaldu duenez, 41 urteko gizonezkoak ustez osasun publikoaren aurkako delitu bat egin du. “Salmentarako prest zituen substantzia sorgorgarriak eta dirua” atzeman dizkio.

Astelehen eguerdian, Ertzaintzaren baliabideak Bergarako ostalaritza-lokal batera joan ziren, “bi pertsona borrokan ari zirela esanez abisua jaso ondoren. Bertaratu ziren agenteek bi aldeak banandu zituzten, eta konturatu ziren inplikatuetako batek aurrekariak zituela Bergara inguruan substantzia sorgorgarriak saltzeagatik”.

Patruila jarduleak “bi inplikatuak miatu zituen, eta horietako baten gauzen artean dirutan 850 euro aurkitu zituen balio ezberdinetako billetetan banatuta. Horrez gainera, haxix-zati txikiak ere aurkitu zizkioten lau kapsulatan banatuta, bai eta substantzia beraren beste bi plaka ere, guztira 158 gramo, eta gramo bana kokaina zuten bi poltsatxo”.

Horren aurrean, “polizia-baliabideak pertsona hori atxilotu zuen osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik, eta Ertzain-etxera eraman zuen zegozkion eginbideak hasteko”.

“Antzeko egitateengatik polizia-aurrekariak dituen atxilotua atzo, asteartea, jarri zuten Bergarako Guardiako Epaitegiaren eskuetan”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen