Gizarte-larrialdian diren arrasatearrak babesteko, Udalak 318.000 € jaso ditu Jaurlaritzatik

0
312

Laguntza hau jasotzeko 247 eskaera onartu zituen iaz Udalak, eta 380.000 € zuzendu zituen. Udalak adierazi du berak “gizarte-ongizatea bermatzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko lanean jarraitzen” duela.

Udalaren xedea da “prestazio hori bermatu eta, jakina, laguntza behar duen pertsona ororengana heltzea, guztiok elkarrekin etorkizuna duen Arrasate baten eraikuntzan aurrera egiten jarraitzeko, inor atzean utzi gabe”.

Zeregin honetan, GLL laguntzak (gizarte-larrialdietarako laguntzak) hobetzeko eta indartzeko, Udalak 318.000 euro jaso ditu berriki Eusko Jaurlaritzatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen