Gaur goizean Arizmendi Ikastolako Almen gunean Gizabidea Fundazioak eta Arizmendi Ikastolak hitzarmena sinatu dute. Akordio horren arabera, Garabidea Fundazioak 1,5 milioi euroko ekarpen ekonomikoa egingo dio Arizmendi Ikastolari. Helburua Arizmendi Ikastolak Torrebaso 2030 hezkuntza proiektua garatzen jarraitzea da.
Gaurko sinaduran Joxean Alustiza Gizabidea Fundazioko eta Fagor Taldeko lehendakaria, Goretti Maturana Arizmendi Ikastolako lehendakaria eta Mireia Muruamendiaraz Arizmendi Ikastolako zuzendaria, Almen Gunean, izan dira. Gizabidea Fundazioarekin sinatutako hitzarmenaren bidez, Almen guneko eraikinean birgaitze energetikoan sakontzeko konpromisua hartu du Arizmendi Ikastola.
Alustizak azaldu duenez “etorkizuneko errokei behar moduko erantzuna emateko baliabideak eskaini nahi dugu. Garrantzitsua da alor eta eragile guztiak datorrenari behar bezala heltzeko prest egotea. Gainera, eragile sozioekonomikoen, erakunde publikoen eta bstelakoen arteko lankidetza funtsezkoa izango da zeregin horretan. Nork bere alea jarri beharra du, dakokion alorretik. Hitzarmen berriarekin, Fagor Taldeak urrats berri bat egin du komunitatearen aldeko lanean.”
Muruamendiarazek bere aldetik azaldu du Arizmendi Ikastolak urteak daramatzala eraldaketa prozesu sakon batean murgildurik. “Hezkuntza proiektua berritzen dabil Arizmendi Ikastola, besteak beste, egungo gizarteko konplexutasunei erantzun egoikiak emango dizkieten eta gizarte erronkekin konprometiturik jardungo duten pertsona euskaldun eta kooperativoak hezi guran. Etorkizuneko eskolaz hausnartu eta hura eraikitzera bideratuko berrikuntza espazio gisa irudikatzen da, eta gizarte erronka berriei, trantsizio energetikoa, mugikortasun iraunkoarra,… , lotutakoak lantzeko bitartekoak izango lituzke.”
Horrenbeste talentu eta diru, eraikinetarako, espazioetarako eta zuen burua hobetzeko bideratu beharrean, zergatik ez dituzue lehenbizi (behingoz) kuotak kentzen eta gizarte osoarentzat zabalik dagoen Ikastola xumeago baina irekiago bat eskaintzen?
Zer da garrantzitsuagoa, kuotarik gabeko eskaintza benetan publiko bat, edo espazioak hobetzea?
Batzuentzat sinbolikoak diren, baina besteentzat filtro sozial efektua duten kuotak mantenduz, gizartearen zati batentzako soilik zaudete eskuragarri (jakitun?). Arizmendiarrietak burua altxatuko balu… Fagor, bazkideei bakarrik begira jardutea ez zen hasierako espiritua.
Hau ez da kritika hutsal bat, benetan gai garrantzitsua da.
Egin dezagun berriro Almen handi!