Gaur arratsaldeko 18.00etan “giza biblioteka” ren edizio berri bat ospatu da, Arrasaten aspalditik arrakasta handiz ospatzen ari den ekimena da. Helburu nagusitzat jendearen historiari balioa ematea du.
“Pertsona guztiok ditugu kontatu eta entzun daitezkeen bizipenak, eta, beraz, besteentzako liburu bihur gaitezke. Horretan oinarritzen da giza liburutegia”.
Historia kontatzeko eta besteei helarazteko gai diren giza liburu bihurtuz, istorio hauetaz elikatzeko eta ikasi ahal izateko baliatzen da. Arrasaten beti arrakasta handia izan duen ekimena da, eta, berriro ere, herritar askori ikusmin handia sortu diete. Oso giro atsegina izan da arratsalde osoan zehar eta bat baino gehiagok bere historia kontatzera animatu da besteen aurrean.