“Giroa ezin hobea da, etxean bezala sentitzen gara”

0
3084

Arrasateko kaleetatik Sevillara. Athletic zale arrasatear batzuk Sevillara joan dira Athletic eta Mallorcaren arteko finala ikustera. Lehoien zale asko joan dira Sevillara, tartean hainbat arrasatear, Aritz Arizmendiarrieta, Iñigo Arizmendiarrieta, Eloy Marteache edo Ander Arroyo. Partidarako nola prestatzen diren, orain arteko bidaia nolakoa izan den eta euren taldea final honetan jokatzen ikustetik hain gertu egoteak zer sentitzen duten komentatu dute.

Ze giro espero duzu Athletikeko zaleen artean eta giroa Sevillan partida hasi aurretik eta jokatu bitartean?

Notizietan ikusi den bezala 60-70 mila athletikzale inguru gaude Sevillan. Hau ikusita, giroa ezin hobea da eta etxean bezala sentitzen gara. Partidua pantaila handietan ikusiko dugu bertan garaipena ospatzeko esperoan.

Zer esan nahi du zuretzat, Athletic-en zale gisa, Kopako final bat aurrez aurre ikusteak eta zure taldeari hain ekitaldi garrantzitsu batean laguntzeak?

Covid garaian, Erreala eta Bartzelonaren aurkako 2 finaletan egotea ezinezkoa izan zenez, oraingo honetarako oso gogotsu gaude. Jokalariek zaleen indarra gertutik sentitzea oso garrantzitsua izango da eta horrek helburu nagusirako bidea errazten du.

Futbolari dagokionez, zer ezpero duzu final honetan?

Badakigu ez dela norgehiagoka errexa izango, final guztiak bezala oso itxia izango da, non bi taldeak urduritasun puntu bat izango duten. Eta zer esan guk kanpoan. Irabazi ezkero, oraindik ez dakigu nola ospatuko dugun, aste osoan hainbat esnezatoki posible bizi izan ditugu. Beraz, finala gure alde amaitu ezkero ikusiko dugu nola ospatu.

Ikusita zein gertu egon den aurten Reala-Athletik finala, 2020ko euskal finala errepikatzea gustatuko litzaizuke?

Pena bat izan zen 2020ko finala publikorik gabe bizitzea. Gustatuko litzaiguke horrelako Euskal final bat berriz ere bizitzea, Sevillak kolore berezi bat izango lukeelako Euskal festa bat izanik.

Zure ustez, Errege Kopako finala bezalako ekitaldiek nola indartzen dute taldearen Euskal Herriko beste toki batzuetako jarraitzaileen arteko lotura?

Gaur egun, Euskal Herriko taldeentzat titulu bat irabaztea sari potolo bat da. Horrek hurrengo urtean Europatik bidaiatzea ekartzen du, eta Euskal Herria gehiago ezagutzera ekarriko du. Kanpoko zaleek gure kultura eta herrialdea ezagutzeko aukera ahalbidetuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen