Omenaldia eta kirol-giroa izan dira Santamasetako Kuadrillen Arteko Krossean

0
2093

Arrasateko erdigunea korrikalariz bete da eguerdian. Lagun askok parte hartu dute Arrasate atletiko taldeak antolatutako Santamasetako Kuadrillen Arteko Krossa – Enrike Kabiketa Memorialean. Unai Ibarra eta Ainara Urrutia nagusitu dira lasterketan.

Unai Ibarra lasterkaria izan da helmugara iristen lehena, 0:18: 09ko denborarekin. Denbora bikaina izan du lehen postua eskuratzeko eta Arrasateko erdigunean gaur goizean egin den ekitaldian zeuden herritar guztien txalo zaparrada jasotzeko. Helmugara iritsi den lehen emakumea Ainara Urrutia izan da, 0:21:56ko denborarekin.

Lasterketa hasi aurretik, Joshe Elorza Gorosabelen omenezko minutu bateko isilunea egin da. Ondoren, Arrasate Atletiko taldetik hitz politik batzuk eskaini die Joshe eta bere familiari. Azkenik, aurreskua dantzatu zaie familiarrei bere omenez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen