Giro paregabea egon da arratsaldean ere Santa Marinan

0
1114

Santa Marina jaiek ekitalde gehiagorekin jarraitu dute arratsaldean. Futbolin txapelketa ospatu da Monserrat tabernan, apar festa Santa Teresa Ikastolako patioan, buruhandiak eta disko higikorra txikienentzat. Arratsaldean ere, Peña Bolistica Arrasatek barbakoa bat egin du auzoko bolatokian. Gauean jaietako plater nagusia iritsi da IlumiNAtizZren kontzertuarekin Makatzenako frontoian. Ez dira eszenatokira igo diren bakarrak izango. Eurekin Subversion K. taldea izan da. Jaiak KROSSKO disko higikorrarekin jarraitu du Agerre plazan.

Igandeko egitaraua

Igandea ere ekitaldiz beteta egongo da. Goizean puzgarriak eta apar festa izango dira Makatxenako frontoian eta meza Mesedeetako Ikastetxe zaharrean. Mesedeetako Ikastetxean ere 65 urtetik gorakoentzat bazkaria egingo da. Arratsaldean, bigantxak eta poniak izango dira Mentu plazan, eta barbakoa Toki-Argiko jubilatuen tabernaren terrazan. Bi kontzertuk itxiko dituzte jaiak: Mariatxien kontzertua eta Egoitz Vilena ‘El Bille’ arrasatearraren kontzertua Agerre plazan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen