Aurten ere Santamaseko baserritarren azoka egingo ez denez, larunbat honetan hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean egin ohi den merkatua egon da Seber Altuben. Parte hartu ohi duten baserritarrez gain, artisautza eta nekazaritzako makinen salmenta postuak ere egon dira. Asko izan dira lehen ordutik erosketak egitera hurbildu diren arrasatearrak.