Giro ezin hobea Bertako Produktuen Azokan babaren egunean

0
790

Gaur goizean Bertako Produktuen Azoka ospatzen ari dira Sebero Altube plazan. Hilabete honetan baba da produktu protagonista. Arizmendiko Oinarrizko Lanbide Heziketako sukaldaritza taldeko ikasleek Arabako 10 kilo babarrun pinta prestatu dituzte.

Azokan ohikoa denez, beste produktu asko ere eros daitezke: fruta, barazkiak, gazta, hestebeteak, ogia, gozokiak… Goizean zehar Eusko Label markako 10 saski ere zozketatuko dira.

Oso merkatu animatua izaten ari da, eta ohikoak ezdiren hiru postu daude: AEKrena, 2024ko Korrikako arropa saltzen ari dena eta Kaonbirena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen