Giro ederra Ekin Emakumeak elkartearen 30. urteurreneko bazkarian

0
2283

Ekin Emakumeak elkartearen 30. urteurreneko ospakizunak bazkari bero eta alaiarekin jarraitu du gaur eguerdian Ferixalekuko jantokian. Guztira 50 lagun inguru bildu dira mahaiaren bueltan, urte hauetako ibilbidea eta elkarrekiko harremanak ospatzeko.

Bazkalostean jaia Kulturaten jarraitu du, musika eta dantza artean. Izadi, Minetou Lehbib eta Ndank Ndank taldeetako kideek oholtzari bizitasuna eman diote, eta parte-hartzaileek egunari amaiera alai eta parte-hartzailea eman diote, elkartearen leloari jarraiki: “30 urte, berrekin, ekin, elkarrekin”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen