Garagartzan, San Mielak auzoko jaiez gozatzen ari dira. Atzoko gau borobilaren ondoren, gaur bixamona pasa eta goizetik ospatzen ari dira jaiak. Goizean, puzgarriak etaherri kiroleraz gozatu dute eta, azken honetan auzotarrek ere parte hartu dute.

Ondoren, auzo paella bazkariaz gozatu dute giro bikainean. Arratsaldea bertso giroan pasa dute, bertan, Ane Zuazubiskar, Xabi Igoa, Paula Amilburu eta Manex Agirre bertsolariak aritu dira. Iluntzean, DJ Goikolea arduratuko da larunbat arratsaldea eta gaua girotzeaz.

Bihar jaiekin jarraituko dute, erraldoiekin, meza nagusiaz, euskal dantzak eta bazkariarekin, jaiak borobiltzeko.










