Giro bikainarekin hasi dira Musakolako jaiak [argazkiak eta bideoak]

0
2307

Auzoko jaiak igandera arte luzatuko dira, San Isidroren eguna.

Arratsaldeko 19:00etan Musakola jaiei hasiera eman zaie, ikurrina auzoko alkatetzan igoz eta jaietako pregoia irakurriz. Ondoren, txikienek ohiko bolo-boloarekin disfrutatzeko aukera izan dute. Kalean ikusmina handia zegoen, bi urtez jaiak ospatu ezin ondoren. Gaiteroez gain, Erraldoi eta Kilikien Konpartsak kaleak girotu ditu.

Aurretik haur eta gazteentzat zenbait ekitaldi izan dira Herri Eskolako jolaslekuan: aurpegi margoketa, balance-bike zirkuitotxoa, txapa tailerra eta jolas erraldoiak. Txokolate eta bollikau banaketa 3 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteentzat ere egon da. DJ Ziur eta Fernan-ek arratsaldea girotu dute.

Gaur gauean, berriz, Kaixo taldearen emanaldia izango da San Antolin plazan gaueko 22: 00etatik aurrera. Ordu erdi geroago Bolo txapelketa ospatuko da bolatokian San Isidro elkartearekin batera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen