Giro bikainarekin hasi dira Erguin auzoko jaiak [argazki galeria]

0
1186

Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ondoren, Erguin auzoko jaiak berriro ospatutzen ari dira asteburuan. Jaiak gaur, ostirala, hasi eta igandera arte luzatuko dira .Gaur arratsaldean haurrak izan dira protagonistak. Txatxilipurdik txikienentzako jolasak eta tailerrak prestatu ditu. Txistulariek ere girotu dute arratsaldea. Uribarriko Jubilatuen Etxeak eskaini duen txokolatadaren ondoren, bolo-boloa izan da auzoko alkatetzatik. Gaur gauean musika izango da nagusi, Garazi Barrenak, Hankaz Gorak eta Exterminio de la Raza del Monok eskainiko duten rock kontzertuarekin.

LARUNBATA irailak 17

11:00 Tirolinak Usaetxe plazan.
12:00 Erraldoien kalejira Arrasateko Gaiteroekin.
17:00 Puzgarriak Usaetxe plazan.
19:30 Dantzaldia SIN+ MUSIC (19:30-20:30 eta 22:00-23:30) Munarreko plazan.

IGANDEA irailak 18

11:00 Puzgarriak Usaetxe plazan.
12:00 Elutxa txarangarekin kalejira.
12:00 Kontsumizio bakoitzeko tortilla edo txistorra pintxoa dohain. (Uribarriko Jubilatuen Etxeak antolatuta).
19:00 Poniak Usaetxeko plazan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen