Giro bikaina Musakolako BTT irteeran [argazki galeria eta bideoak]

0
2423

Pandemia dela eta bi urte ospatu gabe egon ondoren, Musakolaren XIII. BTT irteera ospatu da gaur goizean. Proban 370 korrikalarik eman dute izena. Parte hartzeko gogo handia zegoen, dortsalak berehala agortu baitira. Goizeko 9:00etan irten dira. Aurten ere bi ibilbide egon dira: luzea, 42 kilometrokoa; eta motza, 28 kilometrokoa. Proba amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak opari-poltsa bat jaso du, eta parte-hartzaile guztiek lunch batez gozatu ahal izan dute.

Aurten ere haurren irteera berreskuratu da. Goizeko 10:15ean atera dira, baina goiz goizetik Legarre kalera hurbildu dira izena emateko eta nagusiak irteeran animatzeko. Txikienak San Prudentzioraino joan dira Etxezarretatik eta ondoren Musakolaraino itzuli dira.

Lasterketaren hasieran, apirilaren hasieran hil zen Olatz Orobengoa omendu dute. Bere senarrak eta semeek argazki bat eta landare bat jaso dituzte antolakuntzaren partetik.

Irteeren bideoak:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen