Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitzek Haur Dantzari Eguna ospatu dute giro bikainarekin. Bi taldeetako dantzariak Herriko Plazan bildu dira goizeko 11:00etan hamaiketakoa egiteko. Ondoren, Seber Altube , Biteri eta Jokin Zaitegi plazetan dantzatu dute. Bukatzeko, Herriko Plazara itzuli dira, eta denek elkarrekin dantzatu dute.