Giro bikaina gaur goiz, eguerdi eta arratsaldean San Andresko jaietan

0
3097

Giro bikaina gaur goizean San Andres jaietan. Arrasateko eta auzoko ehunka bizilagun kalera eta tabernetara atera dira gaur eguraldi onaz, musikaz eta konpainiaz gozatzeko. Bi urtez auzoko jaiak askok nahi zuten moduan ospatu ezinik egon ondoren, larunbat honetan auzotarrek kaleak hartu dituzte auzoko jaiak ospatzeko. Asteburu osoan zehar hainbat ekitaldi izango dira auzora hurbiltzen direnak gozatzeko.

Beheko argazkia: Jai Batzordea.

Bestalde, jai batzordeak jaietako txanoak eta zapiak jarri ditu salgai. Zapiak 2 eurotan salduko dira eta txanoak 4 eurotan. Biak erosi ahal izango dira 5 euroren truke. Txanoak eta zapiak ondorengo tabernetan egongo dira salgai: Equs, Iriztu, Avenida, Tantaka, Menle, Bitxori, Itxaso, JJ, Lennon, Lizarra, Nuevo, Urretxu eta Pipol.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen