Giro bikaina Garagartzako jaien bigarren egunean

0
1891

Giro bikaina izan da Garagartza auzoko San Migel jaien bigarren egunean. Goizeko 10:00etan Gaiteroek auzoko bizilagunak esnatu dituzte. Goizean, txikienek puzgarriekin gozatzeko aukera izan dute. Herriko hildakoen aldeko meza ere ospatu da. Eguerdian auzotarrak elkartu dira paella bazkatzeko.

Bazkalostean irrintzi lehiaketa egin da, txikienek poniean ibiltzeko aukera izan dute eta helduenek bertso jaialdiaz gozatu dute. Oholtza gainean Peru de Pedro, Paula Amilburu, Ane Zuazubiskar eta Manex Agirre izan dira. Garagartzako bizilagunek Euskaraldiarekin bat egiteko denbora ere izan dute argazki herrikoa eginez.

Gauean, pintxo pote musikatua egin dute. Ondoren, lamiaren jaitsiera ospatu da, eta Fan & Go taldearen erromeria egon da eguna ixteko. Igandean, jaiak ixteko, euskal dantzak, ardo kata, umeentzako jolasak eta auzo luntxa izango dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen