Giro aparta Santa Teresa eta Doneztebe Portuko auzo elkartearen bigarren urteurrenean

0
1521

Santa Teresa Ikastolako patioan, eta parrillada herrikoia ere egin da bertan

Jai-egitaraua goizeko 10:00etan ireki da trikitixa-kalejira batekin. Goizean zehar haur lasterketak eta patata tortilla txapelketa ere egingo dira.

Goizeko 12:00etan txosna ireki da Santa Teresa Ikastolako patioan, eta parrillada herrikoia ere egin da bertan. Jakina, urtemugako pregoia ez da falta izan, baina azken unera arte ez da pregoilaria ezagutu. Aurten Carmina Perales izan da hautatua.

Arratsaldean, haurrentzako jolasak eta ur-globoen gerra izango dira. Gainera bingoa ere jokatuko da. Egunari amaiera emateko Patxi Luque gitarra-joleak kontzertua eskainiko du mikro irekiarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen