Gaur goizean San Andres jaietako egitarauak aurrera jarraitu du Hiruki Plazan giro bikainean. Bertara haurrak eta gurasoak hurbildu dira koltxoneta puzgarriez, jolasez eta Trialsin erakustaldiaz gozatzera, auzo osoko bizilagunen arreta erakarriz.










Bestalde, jai batzordeak jaietako txanoak eta zapiak jarri ditu salgai. Zapiak 2 eurotan salduko dira eta txanoak 4 eurotan. Biak erosi ahal izango dira 5 euroren truke. Txanoak eta zapiak ondorengo tabernetan egongo dira salgai: Equs, Iriztu, Avenida, Tantaka, Menle, Bitxori, Itxaso, JJ, Lennon, Lizarra, Nuevo, Urretxu eta Pipol.
Egingo diren zozketaz eta herri bazkariaz gain, apirilaren 30ean, larunbata, gaueko 23:00etan San Andres jaietako ekitaldi nagusia iritsiko da Reincidentes eta Dientes de Luna taldeek eskainiko duten kontzertuarekin. Kontzertua Gudarien Plazan izango da.




