Gipuzkoarren %89,2ak tokatzen zaionean hartuko du COVID-19 gaitzetik babesteko txertoa

0
972

%6,4 bakarrik da txertoa hartzea nahiago ez duela diotenen ehunekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako udaberriko soziometroaren arabera

Gipuzkoarren gehiengo zabalak (%89,2) tokatzen zaionean hartuko du COVID-19 gaixotasunaren aurrean babesteko txertoa. Horrela jasotzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur argitaratu duen udaberriko soziometroaren arabera. Inkestak honen emaitzek diotenez, %6,4 bakarrik da txertoa hartzea nahiago ez duela diotenen gipuzkoarren ehunekoa. Eider Mendoza foru bozeramaileak esan du positiboa dela txertoaren aldeko jarrera hau hain hedatuta egotea Gipuzkoako gizartean baina, txertoa gero eta herritar gehiagotara zabaltzen den bitartean, herritarrek arduraz eta erantzukizunez jokatzen jarraitzeko eskatu die, “hau baita gaur gaurkoz egin dezakegun gauza bakarra, birusaren transmisioa murrizteko neurriak hartzen jarraitzea”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen